Aurkezpena

2014ko Martxoan, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek antolatu zituzten Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera Euskadiko Bizitegi-bazterketari buruzko I. Jardunaldiak. Jardunaldi horien helburua izan zen Euskal Auto┬Čnomia Erkidegoan bizitegi-bazterketa egoeran bizi diren pertsonei buruzko ikerketa baten emaitza nagusiak ezagutu eta EAEn bizitegi-bazterketa egoeran bizi diren pertsonei zuzendutako prebentzio eta eskuartzerako politika eta programen inguruko eztabaida eta hausnarketa sustatzea.

2014ko urrian, EAEn bizitegi-bazterketa egoera larrian zeuden pertsonen zenbaketa burutu zen berriro ere, eta bigarren aldi horretako partaide izan ziren Barakaldo, Getxo, Irun, Laudio, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalak eta EUDEL erakundea.

Euskal Auto┬Čnomia Erkidegoan bizitegi-bazterketa egoeran bizi diren pertsonen bigarren zenbaketaren txostena aurkeztu eta bizitegi-bazterketaren arazoaren inguruko hausnarketari jarraipena emateko helburu horri jarraikiz, Euskadiko Bizitegi-bazterketari buruzko II. Jardunaldiak antolatuko dituzte urriaren 15ean Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan ekimen horiek sustatzen dituzten erakundeek. Jardunaldien antolaketa hori erakundeen bizitegi-bazterketaren inguruko eztabaida eta hausnarketan sakontzeko duten borondatearen erakusgarri eta Euskadin arazoari aurre egiteko erakundeen arteko lankidetza-eredu arrakastatsuak lortzeko nahiaren adierazle dira.

Aurtengo jardunaldiek 12/2008 Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak etxebizitzarik gabeko pertsonekiko eta gizarte-bazterketa egoeran bizi diren pertsonekiko arretan izango duen eragina hartuko dute aztergai, 12/2008 Legearen inguruan garatu beharreko araudiari arreta berezia eskainiz (Zerbitzu eta prestazioen Dekretua, Gizarte Zerbitzuen mapa, etab.). Eztabaida horren asmoa da Euskadin etxebizitzarik gabeko pertsonen arretari zuzendutako estrategia oso bat garatzeko oinarriak ezartzea. Aipaturiko xede horri jarraikiz, jardunaldiak antolatuko dira gizarte-zerbitzuen arloan adituak diren pertsonen eta zerbitzuak eskaintzeko eskumena duten maila instituzional desberdinetako arduradunen hitzaldi (Foru Aldundi eta Udaletxeak) eta esparru horretan jarduten duten Hirugarren sektoreko erakundeek osatutako mahainguruetan.

Jardunaldien amaiera gisara burutuko da erakunde desberdinek gauzatutako esperientzia eta proiektu arrakastatsu eta berritzaileen aurkezpena ardatz izango duen mahainguru bat.