-

Laburpena
Etxegabeko pertsonen errealitatea hobeto ezagutu eta zenbat diren zehazki jakitea ez da erraza izaten, pertsona horiek anonimatuan biz nahi izaten dutelako. New Yorkeko ereduari jarraikiz, Madril izan zen 2006 urtean zenbaketa egindako Estatuko lehen hiria, eta baita ere Europako lehenetakoa. Azken aldian eginiko kontaketa –seigarrena– 2014ko abenduaren 11ean burutu zuten aurreko urteetako metodologia berbera erabiliz.
-

Laburpena
“Housing First” etxegabeko pertsonentzako arretarako ereduak oinarri hartzen du etxebizitza problematika hori prebenitzeko eskuartze goiztiarra, eta horretarako eskaintzen zaizkie eskuragarri eta iraunkor izango diren etxebizitzak kalean edota larrialdietako baliabideetatik datozen pertsonentzat, sostengu sozial eta sanitarioa eskainiz. Sortzez, eredu hori zuzentzen da toxikomaniak edota osasun mentaleko nahasdurak dituzten pertsonentzat. Sei txosten hauek osatzen dute behin betiko txostena eta programa ezartzeko Amsterdam, Budapest, Kopenhage, Glasgow eta Lisboan buruturiko ebaluazioak.
-

Laburpena
Zaragozako Gurutze Gorriak etxegabeko pertsonak artatzen ditu, eta bertan burutu zuten lehendabiziko zenbaketa 2010. urtean, eta 2012an burutu zuten zenbaketa hori bigarren aldiz.
-

Laburpena
Fenomenoa desagerrarazteko orientatu behar dira etxegabekoen inguruko politikak, baina saiatu behar dira baliabideen erabilera efiziente bat egiten etxegabekoei zuzenduriko zerbitzu horietan. Premisa hori abiapuntu harturik, Etxegabekoen Europar Behatokiaren talde batek arretarako aukera gerta daitezkeen zerbitzuen kostuen gutxi gorabeherako kalkulu bat burutu du europar herrialde batzuetan, eta horren ostean emaitzen konparazioa burutu dute. Hori dela-eta, hamahiru herrialde europarretan –Alemania, Austria, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Hungaria, Irlanda, Txekiar Errepublika, Herbehereak, Polonia, Portugal, Suedia eta Erresuma Batuan– jaso zituzten gaiaren inguruan herrialdean argitaratutako literatura eta zerbitzuen kostuaren kalkulu batzuek.
-

Laburpena
Txosten honetan jasotzen da 2013ko gau batean Bartzelonako Xarxa d'Atenció a Persones sense Llar osatzen duten erakunde, udal administrazio eta boluntarioek buruturiko zenbaketaren emaitza. Zenbaketa horren xedea da hiriko etxegabeko pertsonen errealitatea hobe ezagutzea, eta berauen xedea da eskuartzeak hobetu eta sarriegi kasurik egiten ez zaion fenomenoaz jabetzea.
-

Laburpena
EAEko hiru hiriburuetan aldi berean 2012ko Urrian buruturiko ikerketaren oinarrizko emaitzak jasotzen ditu azterlan honek, betiere bizitegi bazterketa larria pairatzen duten pertsonen inguruan kuantifikatu eta ezaugarriak biltzeko. “S gauak” deituriko esperientziak hartzen ditu oinarri azterketa horrek –shelter and street-nigth terminotik dator–, eta gure inguruko hirietan gero eta ohikoagoak diren gaueko zentsuetan oinarritzen dira.
-

Laburpena
Laugarren urtez segidan, Andaluziako VOCES Elkarteak etxegabeko pertsonen zenbaketa independente bat garatu du Sevilla hirian. Bertan dauden pertsonen premiak aztertzea da kontaketa honen helburu nagusia.
-

Laburpena
Etxegabeko pertsonen arretarako gizarte politika estrategikoa finkatzeko sortu zuen Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak etxerik gabeko pertsonen arretari buruzko lankidetzarako talde teknikoa. Talde horren baitan gogoeta eta adostasun prozesu bat garatu dute, eta ondorioak dokumentu honetan jaso dira. Testuan lortu nahi dira ondorengo bi helburu hauek betetzea: batetik, gaiari buruzko eztabaidan erreferentzia izatea, eta, bestetik, etxegabeko pertsonen arretarako zerbitzuen planifikazioan eta ebaluazioan toki eta erkidegoetako administrazioetako arduradun, politikari, teknikari eta pertsona horiekin lan egiten duten profesionalei gida moduko bat eskaintzea.
-

Laburpena
Txosten honen oinarri nagusia da datuen bilketa bat. Horretaz gain, kontuan hartu dira azken urteetako azterketa eta proposamenak, hain zuzen ere Gizarte Ongizaterako Udal Batzordeko Larrialdietarako Ostaturako Azpibatzordeak burutu eta laburtutako testuak.
Dokumentu tekniko bat da txosten hau, eta 2011-2015 eperako helburu estrategikoak zehaztu nahi dira bertan. Bertan jasotako ondorio eta gomendioak testuinguruari estu loturik daude: Bilboko eta Bizkaiko errealitatea kontuan hartzen da Estatuko eta EAEko testuinguruan, betiere kontuan hartuz Europar Batasunak garatutako lan-ildoen arabera.
-

Laburpena
Martxoaren 23tik 24rako gauean, Kale Gorrian Lan Taldeko 100 boluntario baino gehiago Donostiako kale gehienetan ibili ginen, banan bana, gaua igarotzen ari ziren pertsona guztiak aurkitzen saiatzeko asmoz. Pertsona horien artean esna zeudenei eta adostasuna agertu zutenei galdetegi labur bat pasa genien, berauen egoera hobe ezagutzeko xedez.
Gau horretan eta hurrengo egunean, Gipuzkoan etxerik gabeko pertsonei bideraturiko 66 egoitzetako langile eta boluntarioen laguntzaz inkesta bat bete zuten berauen egoera pertsonalaren inguruan. Landa laneko bi egun horietan Donostiako etxegabeko pertsonen kopuru, ezaugarri eta egoerari buruzko datu eta informazio ugari bildu zen. Datu horien azterketa erakunde espezializatu baten esku uztea erabaki genuen, eta Eguía-Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa arduratu zen lan hori burutzeaz. Dokumentu hau lehenengo azterketa horren emaitza da, beste analisi asko egiteko nahikoa informazio dagoela uste dugun arren. Gure konpromisoa eskuratutako datuak publiko egitea da, edozein pertsona zein entitatek erabili ahal izan ditzan.
-

Laburpena
2009. urteko abenduan Bruselan aterperik ezari buruz egindako biltzarraren inguruan Feantsa erakundeak txosten bikain hau argitaratu du gai horren inguruan Europan dagoen esperientzia laburbilduz. Dokumentuaren hasieran fenomenoaren aniztasuna eta konplexutasuna aztertzen da, eta bertan ondorioztatzen denez, zaharkitua omen dago aterperik ezaren arrazoiak indibidualak edo egiturazkoak diren planteatzen zuen eztabaida hori. Horren ordeko bertsio integratuago bat hartu dute testuan, eta kontuan hartzen dira ondorengo bi faktore hauek: fenomenoaren prozesu izaera eta sarbide eta irteerako ibilbideak. ETHOS tipologiak laguntzen du azterketa zehatz bat egiten, bizitegi bazterketaren egoera desberdinak nabarmentzen dituelako. Aldatu egin omen dira etxegabeko pertsonen profil horiek ere, eta maizago agertzen omen dira emakume, gazte, seme edo alabak dituzten familiak eta migrazio prozesuetan ibilitako pertsonak. Politikei dagokienez, txostenak nabarmentzen du tokiko eskuartzeak direla nagusi; eta bertan aipatzen denez, baliabide gutxi eta erabiltzaileen iritziak aintzat hartzen dituzten programek baliabide gehiagokoen aldean emaitza hobeak izaten omen dituzte.
-

Laburpena
Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak argitaratu du azterlan bat hiriburuan bizitegi bazterketa larria pairatzen duten pertsonen errealitatea ezagutarazten laguntzeko xedez. Onartu Batzordeak sustatutako ekimen horrek oinarri hartzen du Madril eta Bartzelona bezalako hiriburuetako aurretiko esperientzia, eta zentsu zenbaketa batean oinarritzen da ekimen hori, hau da, gau batean buruturiko etxegabekoen zenbaketa batean. Kasu honetan, kontuan hartu dira lurralde historikoan aldi berean garai baterako ostatu eta eguneko arreta-zerbitzuetan hartutako pertsonak.
-

Laburpena
Etxegabekoek Bizkaian duten profilari eta premien inguruko ikerketaren azken txostena da hau, eta ikerketa horren zuzendaria Xabier Aierdi izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko irakaslea. Ikerketaren talde teknikoa Jose Antonio Oleaga eta Gorka Moreno irakasleek eta Iban Alonso de Armiño eta Iratxe Herrero soziologoek osatu dute. Landa lana 2008ko apirila eta iraila artean burutu zuten. Batetik, sektorean lan egiten duten profesionalekin bideratu zituzten elkarrizketak, eta bestetik, erabiltzaile diren 200 pertsonei inkesta bat egin zieten. Ikerketak erabiltzaileen ezaugarri eta profilei hartzen die arreta berezia.
-

Laburpena
Gizarte politiken eraginkortasuna lortzeko premiakoa da eskuartzeko errealitatearen ezaguera zehatzean oinarritzea politika horiek. Gizarte bazterketa pairatu edo horren arriskuan dauden kolektiboen kasuan, ahal bezain besteko zehaztasunez kalkulatu beharko litzateke etxebizitzetako duen pertsonen zenbatekoa, eta baita ere berauen profil sozial eta demografikoa eta premiak zeintzuk diren ezagutzea. Bizi duten egoeraren ondorioz, etxegabeko pertsonek osatzen dute “itxura hartzeko” talde zailenetako bat. Baliteke horrek azaltzea Espainian izandako azterlan monografikoen eskasia, baina horien artean nabarmentzen dira Espainiako Estatistika Institutuak (INE) 2003, 2005 eta 2006an buruturiko inkestak. Aitzitik, txosten honetan espazioa eta denborarekiko eskala desberdin bat hartzen da, izan ere, bere xedea hiri zehatz batean (Bartzelona), eta gau bakar batean, kalean lo egiten duten pertsonak hobe ezagutzea baita. Xede hori lortzeko, ondorengo bi datu iturrietara jotzen dute: batetik, ad hoc eginiko lan talde baten zenbaketa eta buruturiko elkarrizketak; eta, bestetik, aterpe eta kolektibo horri zuzenduriko beste zerbitzuetako erregistroak. Azterlan honetaz gain, liburuak gehigarri gisara dakar –modu laburtuan– Lleidan buruturiko antzeko beste lan bat.
-

Laburpena
Rough Sleepers Initiative programa abian jarri zuen 1997. urtean Eskoziako Gobernuak etxegabeko pertsonen zenbatekoa hazi egin zela egiaztatzean. Txosten honek jasotzen du programa horren behin betiko ebaluazioa, eta bertan ondorioztatzen denez, ebidentzia kualitatibo eta estatistikoak badira RSI programak herrialdeko bizitegi bazterketa modu hautemangarri batean gutxitzeko gaitasuna izan duela erakusteko.
